XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste enpeinu bat ikusi da Lemoizen inguruan jendea mentalizatzeko.

Badirudi, euskararen interesa sozialki gutxituz doala (Alderdien baitan ezin askoz gehiago gutxituko da); euskaltzaleok elkarrengandik inoiz baino urrunago gabiltzala, bilduago ibili ordez.

Atzeraka goazela, beraz, eta euskararen aldeko ekintza bortitz bat, kanpaina bat, geroz eta zailagoa izango dela.

Zabalduz doa desanimoa eta desanimo honetan Gobernua ez dago zerikusirik gabe (Muga-ko artikuluak, berriz, ez dakit inor oso animatuko ote zuen, bestela ere euskaltzaleok aldizkari hartatik animo askorik inoiz ez dugu hartzen baina).

Martxa honetan, zer eginik ez dagoenean etorriko dira... planak eta programak.

Eta Irlandara joango gara.

Zetorren bultzada eta dinamika aprobetxatzen behintzat ez da jakin.

8.- Normalizazio linguistikoaren gaurko planteamenduak.

Errealismoa eta prioritateak begiratu beharra aspaldiko gaiak ditu Mitxelenak.

Maximalismoen kritikak ere.

Eta, beste gauza askotan bezala, Mitxelenaren aspaldidaniko zenbait jarraitzaile horretan ere jarraitun izan da.

Gainera Mitxelenak arazo pertsonalak ere baditu horiek: kritiko batek baino gehiagok bota izan bait dio, berak bere lan zientifiko guztia erdaraz egiten duela (horrelakoei buruz, errealismoaren eta prioritateen arazoak ere planteatuz hortakoz, eta arrazonatuz,1956,1960,1969,1974,1977,1980, gutxienez, ikusi dugu: Mitxelenaren apur bat ezagutzailearentzat ez zegoen, beraz, Zeruko Argia galduren bat misteriotsuki desenterratzen ibili beharrik, ridikuloa da).

(Euskal Herriko Unibertsitateaz mintzatu den bakoitzean atera izan du gai hori bestalde: Bilboko Santiago Apostolera joan beharrik ez zegoen jakiteko).

Eta ni neu, esate baterako, guzti horretan Mitxelenaren arrazoiak arrazoizkoak iruditzen zitzaizkidan haietako bat izaten nintzen: .

Lotsa piska bat ere sentitzen genuen, oraino ez gaitu eta erabat abandonatu zentzu komunak.

Ni esaten dut eta gu esan beharko nuke: sentiera berdintsua ikusi bait dut beti UZEIko lankideen artean.